lunes, 9 de abril de 2012

Ez gaude udazkenean!

Ez gaude udazkenean, baina berdin du. Kristalaren efektuarekin ari naiz probak egiten Cycles renderizatze-motorearekin. Modan dago orain, eta oso ona da. Besteak beste, kristala oso ondo simulatzen du. Eta hori probatu beharra zegoen.

Hasieran, kubo batzuekin probatu nuen:

Baina beti kuboekin ibiltzea ez da dibertigarria. Horregatik modelatu dut perretxiko bat eta sortu dut udazkeneko eszena minimalista hori. Baina egia da emaitzak ez duela kuboen irudia bezainbeste betetzen, eta kristalaren efektua ez dela kuboekin bezain ikusgarriak. Baina bueno.

Okerrena da denbora piiiila behar izan duela kristalezko perretxikoen fotograma bakoitza renderizatzeko. Puff... Eman dizkiodan ezaugarriekin 30 minutu baino gehiago behar zituen fotograma bakoitzeko. Eta 163 fotograma izan dira, oker ez banago. Alegia... goiko tontakeri hori egiteko 80/90 ordu renderizazio izan direla. Bah!

Baina bueno. Txorakeri bat da, baina ohitura hartu dut Aste Santuko egunetan zerbait egiteko. Iaz pulgoiaren fantasiaren irudia egin nuen, bigarren bertsioarekin ere bai, eta aurten kristalezko perretxikoa.

Hostoak ere kristalezkoak eginda eta pixka bat harrotuta:



3 comentarios:

  1. mm Kuboekin baino, agian kanikekin egitea zenuen, horiekin ere kristalaren efektu politak lortu zenitzake...

    ResponderEliminar
  2. Beste proba bat egin dut... hostoak ere kristalezkoak egin... eta haizeak harrotu izan balitu mugitu (bestela, oso ilun geratzen dira lurraren kontra). Renderizatzen ari da irudi... puff... bukatzen duenean gehituko dut.

    ResponderEliminar